lunes, 14 de noviembre de 2011

Psikomotrizitatea zertarako?

Autore askok landu dute psikomotrizita gaia eta definizio asko aurkituko ditut honi buruz, batzuk kontrajarriak. Nik García Nuñez eta Berruezo autoreek emondakoa jarri dizuet, aproposa dela pentsatzen dut eta:
“(…) psikomotrizitatea, funtsean, heziketari ekiteko era bat da, mugimendutik eta ekintzatik abiatuz pertsonaren gaitasunak (adimena, komunikazioa, afektibitatea, gizartekoitasuna, ikaskuntza eta abar) garatu nahi dituena".
García Nuñez eta Berruezo

Umeak mugitzen duen eragatik, egiten dituen keinuengatik, begiratzeko moduagatik, bere gorputz-jarrerengandik, espazioan kokatzeko duen eragatik, guzti honetatik informazio mordo bat lortuko dugu eta honi esker umea ulertzeko gai izango gara, bere hazkuntza eta garapenean laguntzeko gai izango gara.

Psikomotrrizitatea umeak ulertzeko era bat da, eurekin komunikatzeko era bat. Lan hau burutzeko ez da nahikoa bakarrik psikomotrizitate gela edo psikomotrizitate saioak baizik eta eskolan agertzeko era bat da, umeen aurrean agertzeko era bat da; euren gorputza irakurtzeko era bat, euren adierazpenak batzeko era bat horrela erantzun egokienak emoteko prest egongo gara .Agian psikomotrizitate jarrera bat da, agian gorputz sentsibilitatea (Mercé Bonastre eta Susanna Fusté)

               
Psikomotrizitateari buruz gehiago jakin edo informatu nahi izanez gero jo ahal duzue Hik Hasi aldizkariak Bernard Aucuturierri egindako elkarrizketa honetara:

No hay comentarios:

Publicar un comentario