martes, 13 de diciembre de 2011

Olentzero dator!

Gabon!
Guztiok dakigun bezala berehala Olentzero etorriko da opariz betea. Haurrek jolasteaz eta ipuinak entzuteaz aparte, Olentzerori eskutitza idazteko aukera izango dute hurrengo web orrialdean:
http://www.eitb.com/eu/hiru3/olentzero/

jueves, 8 de diciembre de 2011

Asko gutxirekin

Askotan pentsatzen dugu material gehiago, berrienak edo didaktikoenak edukita haurren jolasa dibertigarriagoa izango dela edo gehigo ikasiko dutela. Altxorraren saskan sarreran ikusten den moduan egunero erabiltzen ditugun objektuak umeentzako altxorra dira. gauza bera gertatzen da orain ipiniko dizuedan bideoan,; bertan musika orkresta agerten da guztiek botila soilekin instrumentuak balziren bezala. Hau ikustean zuek egunerokotasunean aurkitu ahal dugun aberaztasunaz ohartzea nahi dut.
Guzti hau esanda, hemen doakizue bideoa:


lunes, 5 de diciembre de 2011

Jolas simbolikoa

Umeen jolasetatik nabarmengarriena jolas sinbolikoa dugu. Sei urte arte nagusia da.
Jolas honen bidez, umeak tentsioak eta afektuzko nahiak bideratzen ditu; Piagetek dionez, umeari barruko arazoak konpontzeko, beharrak betetzeko eta errolak aldatzeko balio zaio jolas honek.

"Panpin txokoan" momentu horretan behar duen errola hartzen du. Aitaren jokaera, jantzia, hizkuntza har dezake. Bere errealitateko ala fantasiazko mugak jartzen dizkie besteei eta berari ere.

Jolas sinbolikoaren bidez, ikasketa ezberdinak lortuko ditu umeak. Adibidez: sukaldean, janari prestatzean jolasten, haurrak koordinatzen, manipulatzen ikasiko du. Lehengaiak ezagutuko ditu, janari gordin eta egosien arteko ezberdintasunaz konturatuko da. Haurtxoa zainduko du eta sarritan berau izango da. Maitasuna, harremanak aurkituko ditu eta abar.

Sinbolizazio-prozesu hau hizkuntzaren aurrerapenetan datza. Hizkuntzak beste lagunekiko akordioak ahalbideratzen ditu. Helburu komunak, errolak, jolasen arauak umeak onartzen dituela esan nahi du kolaborazio honek.


Guzti hau hobeto ulertzeko, hemen duzue jolasa, eta batez ere, jolas sinbolikoa azaltzen duen bideo bat:


jueves, 1 de diciembre de 2011

Ipuin bat nahi?

Egun on, interneten trasteatzen nenbilela ipuin pilo dituen linka aurkitu dut:

http://vimeo.com/25198828

Bertan hainbat bideo aurktu ahal ditzakezue, umeentzako ipuin aproposak direnak eta euskal kultura eta mitoak kontatzen dituztenak.

lunes, 28 de noviembre de 2011

Jolas heuristikoa

Jolas Heuristikoa, 0-3ko eskolan garatzen da, 12 hilabetetik 20-24 hilabeteetara hain zuzen ere. Talde txikian egiteko jolasa da. Haurren bapateko ekintzak erabiltzen dira jolasean. Era berean, pentsamendua, hizkuntza, erlazio pertsonalak eta haurren ekintzak estrukturatzen laguntzen du. Bi fase ditu: lehendabizikoan, haurrek materiala aztertzen dute eta objektu batzuk besteekin konbinatzen dituzte. Bigarrenean aldiz, hezitzaileak gidaturik eta era antolatu batean, haurrek materiala jasotzen dute. Hala eta guztiz ere, aipatu behar da jolas heuristikoak ez dituela normalean eskolan egiten diren  gainontzeko ekintzak alde batera uzten.

Hurrengo bideoan ikusi ahal duzue nola gartzen den jolas heuristikoaren saio oso bat, espero dut baliagarria izatea.



jueves, 24 de noviembre de 2011

Interneteko jolasak

Sarrera honetan, memoria euskara, ipuinak, komunikazioa, adierazpen grafikoa... jolasen bidez lantzeko web orrialde baten linka jarri dizuet. Espero dut baliozkoa izatea, sorte on!

http://irakurklik.jimdo.com/jolasak.php

lunes, 21 de noviembre de 2011

Altxorraren saskia

Altxorraren Saskia adin txikikoentzat oso proposamen polita eta aberatsa dela iruditzen zait eta egunero zaindu beharrekoa. Haurra eserita mantentzen den momentutik, saskian dauden objektuak aukeratzeko eta manipulatzeko aukera izango du. Otarrean dagoen materiala arrunta bada ere, oso aberatsa eta baliagarria da jolaserako, zentzumen guztiek parte hartzen baitute. Objektuaren arabera haurrak sentsazio ezberdinak bizituko ditu (metal eta kristalarekin hotza, egur eta oihalarekin beroa, kargak...). Haurrak nahi duen bezala manipulatuko ditu eta ez du arriskurik izango.

Saskian aurkituko ditugun materialak maiz aldatzea komenigarria da. Honakoak izan daitezke: pina buruak, oskolak, arropa pintzak, zepiloak, koilarea edo espatula, uztai txikiak, larruzko kartera, tenis pilota, giltzak, kateak inbutuak, ispilu txikia etab. Plastikoa ez dugu erabiliko.
Jolasa izateaz gain, haurraren sozializazioaren prozesurako esperientzia lagungarria da. Beren arteko begiradak, tirabirak eta besteak egindakoaren desioa pizten da. Taldeko jolas bihurtzen da eta horretarako garrantzitsua da saskia biribila izatea. Horrela, hiru edo lau lagunek parte hartzeko aukera izango dute.

Helduaren lana begiratzea izango da eta ez jolastea. Komunikazioa begiradaren bidez gauzatuko da. Helduak distantziatik haurra gehiago ezagutzeko aukera izango du. Liskarrak sortuz gero beren artean konpontzeko denbora emango diegu, baina erne egongo gara minik har ez dezaten.

Ondoren, altxorraren saskiarekin haur eskola batean egindako saio bat jarri dizuet, bertan haurrak eguneroko objektuekin duten interakzioa ikusiko duzue.