lunes, 28 de noviembre de 2011

Jolas heuristikoa

Jolas Heuristikoa, 0-3ko eskolan garatzen da, 12 hilabetetik 20-24 hilabeteetara hain zuzen ere. Talde txikian egiteko jolasa da. Haurren bapateko ekintzak erabiltzen dira jolasean. Era berean, pentsamendua, hizkuntza, erlazio pertsonalak eta haurren ekintzak estrukturatzen laguntzen du. Bi fase ditu: lehendabizikoan, haurrek materiala aztertzen dute eta objektu batzuk besteekin konbinatzen dituzte. Bigarrenean aldiz, hezitzaileak gidaturik eta era antolatu batean, haurrek materiala jasotzen dute. Hala eta guztiz ere, aipatu behar da jolas heuristikoak ez dituela normalean eskolan egiten diren  gainontzeko ekintzak alde batera uzten.

Hurrengo bideoan ikusi ahal duzue nola gartzen den jolas heuristikoaren saio oso bat, espero dut baliagarria izatea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario